Gure

Ziurtagiriak

Berriak

Azken Albisteak

OTEGI GAZTAÑAGAK MORLANS PASEALEKUKO IGOGAILUAK ERAIKIKO DITU

OTEGI GAZTAÑAGAK MORLANS PASEALEKUKO IGOGAILUAK ERAIKIKO DITU

Morlans Igogailuko UTE-ak, non OTEGI GAZTAÑAGAK parte hartzen duen, Donostiko Morlans Pasealekuan eta Aiete inguruan eraikiko diren bi igogailuen obra…

Read more
Obra-amaiera Donostian

Obra-amaiera Donostian

Aurreko abenduan, “Merkatari plaza, Etxeberritarren plaza eta Kofradien plaza berrurbanizatzeko” obrak amaitu ziren Donostiako Amara auzoan. Esleitutako obra horiek 555.069,39…

Read more
Oiartzunen esleitutako obra

Oiartzunen esleitutako obra

Oiartzungo Udalak Otegi Gaztañaga Eraikuntzak SL enpresari esleitu dizkio "Lintzirin poligonoan zoladurak konpontzeko eta drainatzeko" obrak. Obrak 621.536,92 euroko zenbatekoan…

Read more
Da eskain dezakeguna

Gure balio handiena

GURE KONPROMISOA

Otegi Gaztañaga Eraikuntzak enpresan, gure bezeroekin konpromisoa hartzea gustatzen zaigu; hau da, kalitatearekin egitea gure lanak, eskainitako aurrekontuaren barruan eta ezarritako epeak betez. Ingurumenarekiko errespetua, euskararen erabilerarekiko konpromisoa eta gure enpresan emakumeen eta gizonen berdintasuna ziurtatzea, horiexek ditugu bazterrean utz ezin ditzakegun beste konpromiso batzuk.

GURE GIZA-TALDEA

Obrako langileen eskarmenturik eta ardurarik gabe, gure talde teknikoaren prestakuntza eta balioa ez lirateke nahikoak izango; eta, bi horiek gabe, zuzendaritza-taldeak ezingo luke bere lana egin. Otegi Gaztañaga Eraikuntzak enpresan, norabide berean arraun egiten duen giza-taldea eratzea lortu dugu, enpresarekiko konpromisoa duena, eta, bertan, pertsona guztiak sentitzen dira antolakuntzaren zati aktibo.

GURE ILUSIOA

Gure familia elkartuta edukitzea da gure ilusioa. Gure langileengandik hasita, bezeroengana eta hornitzaileengana. Gipuzkoako eraikuntza-sektorean erreferentziazko enpresa izaten jarraitzeko lanean guztiok.

GURE ESPERIENTZIA

1987tik, esperientzia bakana eman digu lortu dugun bezero berri bakoitzak, eduki dugun langile bakoitzak, eta, esperientzia horiek pilatuz, enpresa gisa hazi gara. Esperientzia luzaroan pilatzen jarraitzea da gure asmoa.