Emakumeen eta gizonen

berdintasunaren aldeko konpromisoa

Construcciones OTEGI GAZTAÑAGA, SLk bere konpromisoa adierazi du, gizonen eta emakumeen arteko tratu eta aukera berdintasuna, inolako diskriminaziorik gabe, bere baitan hartzen duten politikak ezarri eta garatzeko, baita gure erakundean benetako berdintasuna lortzeko neurriak sustatu eta bultzatzeko ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak printzipio horren inguruan ematen duen definizioarekin bat etorriz.

Gure egiten dugu emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa gure jarduera garatzen dugun eremu guzti-guztietan eta gure erakundearen Gizarte Erantzukizunaren esparruan. Horregatik, konpromiso hauek hartzen ditugu:
• Plantilla anitzaren sorreran aurrerapausoak ematea, eta horretarako: hainbat profileko langileen integrazioa sustatuko du (edozein dela ere haien sexua, arraza, naziotasuna, jatorri etnikoa, erlijio, sinesteak, adina, ezgaitasuna,).
• Enpresako langileen arteko tratu eta aukera berdintasuna bermatzea honako hauei dagokienez: enplegua eskuratzea; prestakuntza; sustapena; soldata- eta lan-baldintzak; eta ondasunak, zerbitzuak eta hornidurak eskuratzea.
• Beste erakunde batzuk eta herritarrak sentsibilizatzeko berdintasun-baloreak sustatzea eta hedatzea. Halaber Gizarte Erantzukizun arloko jarduketak, ildo horretan gizartean aldaketak eragin ditzaketenak, abiaraztea.

Adierazitako printzipioak Berdintasun Planen bidez gauzatuko dira. Plan horiek bere baitan hartuko dituzte hobekuntza ekarriko duten jarduketak, eta horien xede nagusia da erakundean eta, hedaduraz, gizartean emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorra lortzeko aurrerapausoak ematea. Asmo hori aurrera eramateko sortu da Berdintasun Batzordea, erakunde honen egitura zehazki islatzen duten profesionalek osatua.

Zuzendariak pertsonalki hartzen du bere gain konpromiso hori, eta beharrezkoak diren baliabideak esleituko ditu, ekintzak gauzatu eta egindako ekintzen berri emateko.

Horren ondorioz, eta 2015eko uztailaren 16ko Ebazpenaren arabera (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2015eko abuztuaren 25ean, 160. zk.), Emakundek OTEGI GAZTAÑAGA ERAIKUNTZAK enpresari eman dio emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzailearen aitorpena.