Eraikuntzak

Otegui Gaztañaga

1987an sortu zen Construcciones Otegui Gaztañaga S.L. eta, harrezkero, eraikuntzarekin lotutakoa hainbat arlotan garatu du bere jarduera. Obra zibiletan, eraikuntzan eta abarretan. Beti buruan izan dugu hobetzeko eta berritzeko konpromisoa.

Urte hauetan zehar, obra zibilekin lotutako enpresa izatetik —batez ere hirigintzan jarduten zuena— eraikuntza-sektorearekin lotutako jarduerak bere egin dituen enpresa izatera pasa da.

Gaur egun, Construcciones Otegui Gaztañaga S.L. errealitate bat da. Etengabe aurrera egiten duen enpresa da eta bere azken asmoa bezeroak, akziodunak, hornitzaileak eta gizartea, oro har, asetzea da. Horretarako, guztientzako etorkizun hobea eraikitzen saiatzen da.

Bai partikularrentzako hasierako obra txikiak egin dituenean bai obra handietako ABEEtan parte hartu duenean, Construcciones Otegui Gaztañaga S.L. bere hirigintza-lanak egiteko modua orrazten joan da.

Gure enpresa etengabe ari da berritzen, hala kudeaketan nola bere prozesuetan, bezeroei zerbitzu onenak eta kalitate oneneko azken produktuak eskaintzeko.

Hartzen ditugun erabaki guztietan buruan izaten ditugu egunetik egunera hobeto eraikitzea, kalitatea eta lan-segurtasuna. Construcciones Otegui Gaztañaga S.L.-ek oso ondo prestatutako langileekin lan egiten du eta zure eskura jartzen ditu tresna, ekipo eta makina onenak eta kudeaketa-metodo aurreratuenak: Internet obretan, telefonia zelularra… Horrela, gure erakundeko pertsonekin eta azken bezeroarekin harremanetan jartzea erraza izan dadin lortu nahi dugu.

Teknologia berrien eta ondo prestatutako profesionalen alde egin dugu, EAEko eraikuntza-sektorean izen handiko enpresa izaten jarrai dezagun.