Morlans Igogailuko UTE-ak, non OTEGI GAZTAÑAGAK parte hartzen duen, Donostiko Morlans Pasealekuan eta Aiete inguruan eraikiko diren bi igogailuen obra lanen esleipena lortu du. Morlans Pasealekua Melodi Errotonda elkartzen dituen igogailu inklinatu bat, zein Pio Baroja eta Aiete Pasealekuak elkartzen dituen beste igogailu bertikal bat eraikitzea du helburu. Obrak 1.288.729,08 (BEZ Gabe)-ko aurrekontua dauka 9 … Continue reading OTEGI GAZTAÑAGAK MORLANS PASEALEKUKO IGOGAILUAK ERAIKIKO DITU
Category Archives: Kategoria gabe
Obra-amaiera Donostian
Aurreko abenduan, “Merkatari plaza, Etxeberritarren plaza eta Kofradien plaza berrurbanizatzeko” obrak amaitu ziren Donostiako Amara auzoan. Esleitutako obra horiek 555.069,39 euroko aurrekontua zuten, eta 4 hilabeteko egikaritze-epea. Bada, Otegi Gaztañaga Eraikuntzak SL enpresak egin ditu, ezarritako aurrekontuaren eta epeen barruan, Donostiako Udala pozik utzita.
Oiartzunen esleitutako obra
Oiartzungo Udalak Otegi Gaztañaga Eraikuntzak SL enpresari esleitu dizkio “Lintzirin poligonoan zoladurak konpontzeko eta drainatzeko” obrak. Obrak 621.536,92 euroko zenbatekoan esleitu dira, 3 hilabeteko egikaritze-epearekin.
Tolosan esleitutako obra
Tolosako Udalak Otegi Gaztañaga Eraikuntzak SL enpresari esleitu dizkio “Berazubi biribilgunetik Suhiltzaileen biribilgunerako irisgarritasuna hobetzeko” obrak. Esleipenaren aurrekontua 370.121,96 eurokoa izan da, eta eskaini den egikaritze-epea 6 hilabetekoa da.